XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz Guztizko Diruegitamuen onarpena du Lege honek, hain zuzen ere, bere lehenengo egitekoa.

Hala ere, gure Herriko ekonomia-egoerak berak eta gizartean dauden ekonomiazko harremanen zernolakoak batzutan, Guztizko Diruegitamuentzat lehen jarritako esparruan sartzen ez den neurrisail bat hartu beharra dakarkiote Herri-Agintaritzari.

Gainera, ba daude Guztizko Diruegitamuetan sartu gabeko zenbait gairen araupeketa Guztizko Diruegitamuen Legeei uzten dieten erabakiak ere eta hori, agian, Lege horien epe-mugarik eza dela etengabeango unean-uneangotze bat egin ahal izateko bide egoki izan daitezkeenaren ustetan.

Horiengatik guztiegatik Lege honek, Diruegitamuak ontzat emate soilaz bestelako egiteko bat izendatzen die Euskadiko Guztizko Diruegitamuen Legeei; egiteko hori 6garren Ataleko 2 idazatian adierazten da, beste agindu batzutara jo ahal izateari eta batipat gizarte-ekonomiaren alorrak dituen alderdien ugariari dagokionez oharteman eta itxi gabe uztekoa dela.

Esandako horiek guztiak horrela, Euskadiko Guztizko Diruegitamuek eta Euskadiko Guztizko Diruegitamuen Legeek osatzen duten erapidetza ez dugu inola ere erakuntza hertsi eta aldakaitz bat,(...).